XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Orduantxe izan ziran an kontuak!.
Antxe amaitu ziran barre-txikiak.
Bata txixalarri, bestea makur-larri; baña oso gutxi urregarri.
Al ebanak, gutxiago ez izatearren, laga eban ontzakua; geienak buru-makur aldendu ziran.
Mendexa'ko alkatia barriz, odol-berritu bat lez joan zan errira, etxekandreak, bere ontzakoa gorde ondoren emon eutsozan lau ontzakoegaz.
- Entzixu Pedrotxu
¡Zuk eztakizu alakorik esaten!.
- Bai baña... Juantxu, igali saltzallea,
Orregaitik, ezta arritzeko, ark, bere bizibideko esakeratxoak erabiltea.
Ni barriz, osakai saltzallea izanik,
Zer atara daiket naste ortatik?.
- Zure bizibideko gaiekaz be esan daitekez gauza politak - erantzun eutson emazteak -.
Esaterako:
Gai orreikin azaldu daikezu, zure leungarria nazala; zeure buruko-miñak kentzen dautzudazala; zeure zoramena nazala....
- Tiira ba!.
Aleginduko naz emetik aurrera, zerbait alako esaten ene